PROBAK

Martxoaren 11tik apirilaren 1era bitartean 4 proba argitaratuko ditugu ostiralero.

Probak ikusgai egongo dira webgunean eta @erronkarterri instagram orrialdean.

Adi egon zaitezte!

1. PROBA

«Egunean Behin» app-a deskargatu, zuen taldea sortu (izena eman duzuen izen berberarekin) eta hasi jokatzen!

Martxoak 14 – 20 aste osoan egunero jokatu eta ahalik eta puntu gehien lortu behar dituzue.

NOLA JOKATU? Oso erraza da. Egunean partida bat eta bakarra jokatzeko aukera izango duzue. Test erako 10 galderak ondo erantzun beharko dituzue, ahalik eta azkarren.

ERANTZUNAK: Martxoaren 14tik (astelehena) 20ra (igandea) bitarteko astean lortutako puntuazioaren eta taldearen izena argi azaltzen den pantailazoa bidali EMAIL BIDEZ erronkarterri@gmail.com helbidera.

PUNTUAZIOA: Jokatzeagatik 15 puntu jasoko dituzte talde guztiek (puntuazioaren pantailazoa bidaltzearen truke) eta puntu gehien lortzen dituzten hiru taldeek 5 puntu, 3 puntu eta puntu 1 jasoko dituzte, hurrenez hurren. 

2. PROBA

Esaera zaharrak erabiliz, memeak sortu!

Euskaraz askotan erabiltzen ditugu esaera zaharrak… zuek zeintzuk ezagutzen dituzue?

Hementxe esaera zahar batzuk adibide gisa: https://euskaljakintza.com/ariketaguztiak/atsotitzak-lantzen/

NOLA JOKATU? Euskarazko esaera zahar bat aukeratu, irudiaren gainean idatzi… eta meme originala sortu!

ERANTZUNAK: Sortu duzuen memea bidali EMAIL BIDEZ erronkarterri@gmail.com helbidera.

PUNTUAZIOA: Jokatzeagatik 15 puntu jasoko dituzte talde guztiek (memearen pantailazoa bidaltzearen truke) eta hiru memerik originalenek 5 puntu, 3 puntu eta puntu 1 jasoko dituzte, hurrenez hurren.

3. PROBA

Berbaxerka jolasa ezagutzen duzue?

Gaurtik (martxoak 25) aurrera astebete izango duzue, apirilaren 1era arte, Berbaxerkan egunero sartzeko eta jolasteko: https://berbaxerka.gitlab.io/

NOLA JOLASTU? Jolaseko hizkiak egunero aldatzen dira; beraz, egunero proposatzen dizkizuen 7 hizkiekin ahalik eta euskarazko hitz gehien lortu behar dituzue! (argibideak jolasean bertan topatuko dituzue)

ERANTZUNAK: Martxoaren 25etik apirilaren 1era arte egunero sartu eta jolastu, eta puntuazio gehien lortu duzuen Berbaxerkaren pantailazoa bidali EMAIL BIDEZ erronkarterri@gmail.com helbidera.

PUNTUAZIOA: Jokatzeagatik 15 puntu jasoko dituzte talde guztiek (puntuazioaren pantailazoa bidaltzearen truke) eta puntu gehien lortzen dituzten hiru taldeek 5 puntu, 3 puntu eta puntu 1 jasoko dituzte, hurrenez hurren.

4. PROBA

TikTok bideoak euskaraz!

TikTok aplikazioan zuen taldea sortu (izena eman duzuen izen berberarekin) eta hasi jokatzen.

NOLA JOLASTU? @Bziber_lehiaketa erabiltzailearen #jaurti traola bilatu, eta bertan azaltzen den bideoa grabatu beharko duzue ikusitakoa kopiatuz (logela, gela, ikasgela… jasotzea), eta musika berbera erabiliz. 

ERANTZUNAK: Sortu duzuen bideoa bidali EMAIL BIDEZ erronkarterri@gmail.com helbidera.

PUNTUAZIOA: Jokatzeagatik 15 puntu jasoko dituzte talde guztiek (bideoak bidaltzearen truke) eta hiru bideorik dibertigarrienek 5 puntu, 3 puntu eta puntu 1 jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Izena eman nahi duzu?