Ohiko galderak

Zeinentzako da lehiaketa?

Enkarterri osatzen duten herri ezberdinetako Lehen Hezkuntza hirugarren zikloko ikasleentzako da; hau da LHko  6 eta 5. Mailan ikasten ari direnentzako. Parte hartzeko aukera ikastetxean bertan emango zaizue. Hortaz, ikastetxeak erabakiko du parte hartzeko aukera 5. Mailako edo 6. Mailako ikasleei eskaintzea. Parte hartzea mugatua delako.

Non eta nola eman izena?

Webgune honen bitartez eman behar da izena ezinbestean. Horrearako azken eguna azaroak 16 izango da. Ordura arte aukera duzue taldea sortu eta izena emateko. Animatu!

Nolako probak izango dira?

Aplikazioak, argazkiak, bideoak, talde lanean aritzea eskatuko zaizue, beti ere sareari eta Erronkarterriko kontuene inguruan. Euskararekin eta euskaraz jolastuko gara.

Nola bidaliko ditugu probak?

Proba bakoitza argitaratzen denean, probaren azalpenean bertan zehaztuta egongo da nora eta nola bidali behar den egindako lana. Batzuetan korreo elektroniko bidez aurkeztu beharko da. Beste batzuetan Whatsapp bidez. Beti ere ondo azalduta izango duzuen proban bertan. Edonola edozein zalantzarekin galdetu lasai, kontaktua atalean agertzen diren bideak erabiliz.

Nolako probak izango dira?

Zuen zalantzak argitzeko bide ezberdinak ditugu: email bidez erronkarterri@gmail.com, whatsapp bidez: 663 083 736 edo eta webgunean, txat bidezko elkarizketa eginez. Zuzeneko elkarrizketa ondoko ordutegiaren barruan baino ez dira erantzungo: asteazken eta ostegunetan arratsaldeko 16:00ak eta arratsaldeko 19:00ak bitartean.

Noiz da azken eguna probak aurkezteko?

Abenduaren 2an arratsaldeko 18:00etan amaituko da probak bidaltzeko aukera.

Jakin ahal izango dugu gure taldea nola doan?

Noski! Webgune honetako taldeak atalean zure taldearen egoeraren jarraipena egin ahal izango duzu: zein proba aurkeztu dituzuen, zein puntuazio lortu duzuen eta zein hurrenkera edo postutan zoazte.

Izena eman nahi duzu?