Eman izena

Erronk@rterri sareko lehiaketa martxan da!

2020ko edizioan parte hartu ezinik geratu bazara, ez kezkatu!
Datorren urtean proba eta sari gehiagorekin itzuliko gara.
Laster arte!

Zer da Erronkarterri?

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskualdeko ikastetxeen inplikazioarekin antolatu duen lehiaketa da Erronk@arterri. Internet eta ordenagailu, tablet edo mugikor bidezko lau proba erraz eta dibertigarri gainditu beharko dituzue. Trukean puntuazio gehien batzen duten taldeek sariak lortuko dituzte.

Erronk@arterri, sarea eta euskara lotzen dituen ginkana da, beti ere proben edukien oinarrian dibertsioa eta eskualdea apurtxo bat hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen duelarik.

Izena eman nahi duzu?

Gogoan izan parte hartzeko Lehen hezkuntzako  seigarren eta bosgarren mailako ikaslea izan behar duzula eta talde mistoa osatu behar duzula (neska eta mutilak elkarrekin) gutxienez 1 eta gehienez 4 parte hartzaileekin.

Parte hartzeko baldintzak zeintzuk dira?

Enkarterriko ikastetxeen bitartez bideratuta dago lehiaketa. Talde mistoetan hartu behar da parte eta aldez aurretik izena eman behar da. Taldeak gutxienez 1 eta gehienez 4 kidez osatuta egongo dira.

Lehen Hezkuntzako seigarren eta bosgarren mailako ikasleei zuzendua dago.

Lehiaketa honetan parte hartzen duzuen talde guztiok arauak eta antolatzaileen erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen duzue. Erabaki horiek behin betikoak izango dira edozein arlori dagokionean. Lehiaketaren baitan aurkeztutako bideo zein irudi guztiak Erronk@arterri lehiaketaren zabalkunderako baino ez dira erabiliko. Antolatzaileek egoki ikusiz gero talderen bat kanporatzeko eskubidea izango du.